Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-07-25 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-07-25 Oñati Plaza librea
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Jose Manuel Ibar "Urtain"

Description

Air
Bizia ez da nehoiz egoiten
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-07-25 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mutiko nintzan garaian ginan
elkarren ezagun egin,
harri kuadroa jasotzen ona,
kubikoarekin berdin,
Euskadi utzi ta Madrilera
boxeolari aldegin,
bueltan diot zure azkenak
neri eman didala min,
hainbeste harri jaso zenduen,
bizitzan kargarik ezin! (BIS)

Nere ustetan zuk azken hori
ez zenduen merezi ta
zeuk zer dala ta aukeratua
heriotzarekin zita?
Itxura danez gaizki zebiltzan
gainera ezin bizita,
negar malkoak bota nituen
egon zaitez sinetsita,
garai bateko idolo hura
lurran kontra ikusita. (BIS)

Joan zerade ta orain hemen
konponbiderik ez dago,
lurrera jauzi igo zinena
lainoak baino gorago,
zeure burua bota zenduen,
mundu aldi hau akabo,
hala ta guztiz danen aurrean
aitortu beharra dago:
Poz batzuk hartuko zuten baina
penatu behintzat gehiago. (BIS)