Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-03-01 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1992-03-01 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sortalde hortan sortua dogu
barri eder atsegina,
hainbeste Herrik ase dauela
askatasunaren grina,
Euskadin ere laster genduke
emaitza bardin-bardina,
abertzaletzat gagozan danok
abertzaleak bagina.
Baina partidu haundienean
karlistak infiltratzean,
hor doaz danak rejionalismo
atzerakoien atzean,
Independentzi berba berbera
betiko lurperatzean,
basko-espainolak agintzen daue
gaur Sabinoren etxean.
Torturatzailen laguna danik
geure inguruan ez dot nahi,
danen artean gure ametsak
apurtzeko ez dira gai,
abertzale ta gudari finak
beti bizi eta alai,
gaur eta beti kanta daiogun:
Independentziari, Bai!