Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-05-09 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Honez gero jubilazioa nahiko gertutik ikusten duzue eta jubilatutakoan nola bizitzeko asmotan zabiltzate?

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Nahiko galdera xelebrezkoa
ez ote diguzu egin?
Ta esango det jende guzia
kolpetik entera dedin,
Txirrita zaharra bertsotan hil zen
ia larogei urtekin,
bertsolaria naizenez gero
nik ere egin nahi det berdin. (BIS)
J.Agirre:
Guk bertsoetan emana degu
Lazkano, nahikoa lata,
eta nik behintzat jubilatzeko
urte asko ez det falta,
Benidorrera juan behar det
Euskal Herria lagata,
karinua ta sasoia ere
han etortzen omen da-ta. (BIS)
J.Lizaso:
Nahiago nuan egin ez balu
horrelako galderarik,
zalantzan nago erantzun edo
bate're ez egin kasorik,
honez aurrera ez det izango
emaitza izugarririk,
baina halare oraindik ez det
jubilatzeko asmorik. (BIS)
Lazkano:
Agirre xaharrak egina digu
bere ametsen aitorra,
deskuidatuta ez ote dago
nere lagun zahar jatorra,
gogor beharra biguna eta
bigun nahi dana gogorra,
hoiek konpondu intentziotan
ez hai joan Benidorra. (BIS)
J.Agirre:
Nik ongi dakit gaitz hori dana
neri hurbildu zaidana,
aizu Lazkano notizi txarra
hor ez didazu emana,
aitortzen dizut egi garbi bat
zuk didazula esana,
baina zu ere ni bezelaxe
gaztea leheno izana.
J.Lizaso:
Esaten dizu zure ametsa
zuri burutik kentzeko,
pozak al zaude zu Benidorren
hango bainuak hartzeko?
Urrutiko urak ez badirade
Lurdes-kuaren pareko,
milagro ederra egin beharko du
zure kandela pizteko... (BIS)
Lazkano:
Iparraldean askotan hotz da
ta hego aldean bero,
zenbait pertsona hoien inbiriz
bizitzen da egunero,
haruntz joanda nik behintzat ez dut
milagrorikan espero,
Euskadik ere badu lekurik
aprobetxatu ezkero. (BIS)
J.Agirre:
Gure Lizasok izugarria
ez al dit neri botea?
Honek dionez nere kandela
egongo da arlotea,
ta honek beti Montekristoa
nola izan dun maitea,
jubilatzean hobeto luke
Cuba aldera joatea. (BIS)
J.Lizaso:
Nik zer milagro egin nezake
Cubaraino aldeginda,
Castrok puruak bidaltzen dizkit
telefonoz hotseginda,
Benidorrera juan edo ez
lagun Agirre berdin da,
joate'ez bazera gazteren baten
aldakuntzen bat eginda. (BIS)