Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-08-01 Altzo [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-08-01 Altzo
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Oraindik ere Tour-eko kontuak gori-gori daudenean, bi hauen jarrerak oso desberdinak dira. Peñak, zaletasun haundia du eta egunero jarraitu du Tour-a. Sebastiani, berriz, izugarrizko montajea iruditzen zaio guztia eta oso kritiko agertzen da Tour-arekiko.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-08-01 Altzo [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Uztailaren hasera zan da
bagendun zerikusia,
halako baten ze festa gendun
garbi gendun ikusia,
nere iritziz montaje bat zan
ta gainera itxusia,
hiru egunez gelditu zuten
ia probintzi guzia.
Peñagarikano:
Itxura danez halako egunak
honek ez ditu jasaten,
dena montaje hutsa degula
zer ari zera esaten?
Euskaldun batek irabaztea
gerta behar zun egun baten,
Tour-a joanda zer ari zera
orain turrada ematen?
S.Lizaso:
Euskaldun batek irabazi du
eta ez det gaitzetsiko,
hala ta guztiz kritika gabe
lagun ez zaitut utziko,
Alpetara ere juan zinaden,
Donostin lehendabiziko,
Jubenil batzuk izan balira
ez zinuzen ikusiko.
Peñagarikano:
Lehenen Donostin, gero Alpetan
ikusi nuen dotore,
Indurainentzat izan dira hor
mailot-a ta hainbat lore,
hari eskerrak dago Euskadi
hiri haundienen pare,
bestela ez zuten asko jakingo
Billaba bazanik ere.
S.Lizaso:
Zuk garaipena aipatzen dezu
beste gauz batzuk ahaztua,
pixka batean gipuzkoarrok
jasan behar arrastua,
hirurehun miloi edo gehiago
omen zun presupuestua,
beste zerbaiten egin ziteken
horrenbesteko gastua.
Peñagarikano:
Tour-aren kontra mintzatzen zaigu
eta ni nago harritzen,
Sebastiani beste gauzarik
ez baizaio okurritzen,
hirurehun miloi aurrekontua
baina ez naiz hasarretzen,
beste hainbeste gastatzen dezu
zuk Montekristok erretzen.
S.Lizaso:
Nere puruak eta Tour hori
oso apartean daude,
Peña zergatik aldatu zeran
orain behar dizut galde,
zure izakeran nabaritu det
majina bat nobedade,
bizi guzian Frantzian kontra
ta orain Tour-aren alde.
Peñagarikano:
Ikuskizuna ederra gendun
guk miloi batzuren truke,
ta horregatik somatu degu
hainbat doai ta bertute,
beronek Tour-a kritikatzen du
eta ikusten dezute,
San Inaziotan Cesar del Rincon*
hogei miloi paatu dute.
* Toreroa.