Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Lopategi, Aritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Enbeita eta Lopategi izen entzutetsuak dira bertsolaritzan, Bizkaian eta Euskal Herrian, eta hain zuzen aurten jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta izango ditu bere gorabeherak. Txapelduna Enbeita dogu, baina beharbada Lopategik be izango dau esperantzaren bat, ez da alperrik izan hainbat urtetan bere aita Bizkaiko Txapeldun. Orduan, bientzat gaia, Bizkaiko Txapelketa.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
Muniategik esan bezala
txapela daukat jantzia,
baina aspaldian zoli entzun da
gazte hauen irrintzia,
ez da arraro beraz izango
honek txapela kentzia,
noizbaiten hartu beharko dau ta
bere aitaren herentzia. (BIS)
A.Lopategi:
Txapelketaren kontua beti
izaten da aldrebesa,
batean edo bestean alde
atera leike jueza,
nahiz eta jakin Enbeitarekin
ez dala izango erreza,
urte honetan gazteren batek
emon behar dau sorpresa. (BIS)
J.Enbeita:
Ustekabean izango dira
beraz aurten hainbat trago,
gazteren batek zerbait eingo dau
Haritz hau horretan dago,
baina ez zazu bide hortatik
jo ez Enbido, ez Ordago,
zaharren lekuan ez nazak hartu
oindik neu be gazte nago. (BIS)
A.Lopategi:
Gure Enbeitak bere txapela
nahi izango leuke jagon,
baina bizitzan gertatzen dira
hainbat gauza txar eta on,
nik ez dot esan pertsona zaharrik
hemen daukagunik inon,
gazte izan arren aurten hartuko
dozu jubilazioa, Jon. (BIS)
J.Enbeita:
Neuk uste baino ausartiago
bertsoz aurkitzen zara zu,
ta txapelketan sortzeko asmoz
niri hainbeste arazu,
final horretan aurpeiz-aurpegi
izango gara ni ta zu,
erregalurik ez dut emoten
kendu beharko daustazu. (BIS)
A.Lopategi:
Final horretan beraz guztiok
ikusiko gara aurrez,
batzuek barrez hasiko dira,
beste batzuek negarrez,
igaz txapela jaso zenduen
esaten dozunez errez,
loteria behin tokatu leike
baina bi biderretan ez. (BIS)