Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-11-06 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
1992-11-06 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U.Iturriaga:
Sekretua abesten hasi beharko
miloi gutxi batzun truke,
famak badauka egia esan
makinatxo bat birtute,
ondoko hauen konturik behintzat
aipatzea nahi nuke,
Igorrek eta Jonek gutxinez
komunean utzi dute.
I.Elortza:
Seiron artean egingo dugu
sekretuekin burruka,
hortik honantza ibiltzen naiz ni
Unai hau lagun hartuta,
entzuleak zein kontu nahi ditun
ezin diezaioket uka;
oso gustora kontauko nitun
baina batere ez dauka.
Maia:
Jende guztiak dio Unaiek
bai, sekretuak baditu,
egia esan hori kontatzen
inor ez da atrebitu,
kanpoko itxura ikusirikan
ezin da inor harritu,
Iturriagak kantzontziloak
beltzak eramaten ditu.
A.Sarriegi:
Iturriagak Jon Maiarekin
hasi nahi luke borroka,
baina oraingoz horrelakorik
behintzat ez bekio toka,
betondokoa nola hartu zuen
nik nahi nizueke konta:
larunbat gauez erdi edanda
farola triste bat jota.
I.Ibarra:
Nik Maddalekin hasi nahi nuke
piska bat ilea hartzen,
egia esan ez dut oraindik
oso ondo ezagutzen,
mikrofonoen trukoak behintzat
neska honek dakizki zuzen,
esan dit Aitor eta gu biok
ondoan jarri gaitezen.
M.Lujanbio:
Luzeenaren sekretu batzuk
nahi dizkizuet kontatu,
kostaldekoa, gipuzkoarra,
eta bi haiekin batu,
ikasten dabil Gasteizen eta
neska bat Bilbon topatu,
laister baino lehen Maiak bizkaitar
nahi du nazionalizatu.
U.Iturriaga:
Nere kontuak aipatu ditu
oso itxura serioz,
eta erantzun egin beharko
ziri horren ondorioz,
beronek ere beltzak daduzka
ta erabiltzen ditu gogoz,
baina horitzen joan zaizkio
denboraren poderioz.
I.Elortza:
Kantzontziloak eta haginak
denbora pasatua da,
gai jartzaileak gaur ez du egin
gurekin hain lan makala,
gu sekretuak kontatzen jarri
gaitu tontoak bezala,
berorrek ere baditu baina
berak kontatu ditzala.
Maia:
Udazkenean erori ohi da
maitasunean orbela,
ta amodio berri fresko bat
sortua zaigu honela,
sorpresatxo bat badago eta
ez det egingo ustela,
Elortza eta Maddalenean,
berak esan dezatela.
A.Sarriegi:
Kantzontziloak ta bikoteak
dabiltz gora eta behera,
teorema bat aterea det
hortik gutxi-gora-behera,
sekreto gehien dauzkana behintzat
izango da Maia bera,
kontu horiek neurtzen badira
alturaren arabera.
I.Ibarra:
Orain nik ere badut kontu bat
igual bera da onena,
eskola gaiko puntu horrekin
honekin pasatu dena,
puntua entzunda horrek eman dit
bultzada bat nabarmena,
ez bait zuen nahi hemen aitortu
bera dela nagiena.
M.Lujanbio:
Aipatu dira gantzontziloak
eta beste hainbat prenda,
batenarena marroia eta
bestea beltza omen da,
baina zertako esan dezute
holako gezur zerrenda?
Honek roxak ta honek moreak,
nik ikusi nizkien-da.