Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-07-11 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
Bertsoa entzun |
1992-07-11 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telleria:
Iadanik gizon itxura baina
oraindik ere mutila,
lehenago arrotz baginan ere
osatu gendun kuadrila,
baina Peñataz esateko nik
badaukat oroitza pila,
orduan baino haundixeago,
ordun bezain infantila. (BIS)
Peñagarikano:
Sarri askotan ibiltzen ginan
biok txori kabi bila,
ta Telleria nolakoa den
garbi geratu dedila,
jaio ta hiru egunerako
hamar kiloko mutila,
orain zertxobait haundiagoa,
ordun bezin inutila. (BIS)
Telleria:
Lehen mutikoak, gaur heldu gera,
jarrai orduko demanda,
haseratikan egin didazu
inutilen propaganda,
bera're hola jaio zan eta
orain arte hola joan da,
ni nola nintzan zer daki honek
geroago jaio zan-da. (BIS)
Peñagarikano:
Alde batera lotsa ematen dit
herritarra izatea,
atxurra ez bazan, sega zun honek
maite zuen jugetea,
bizikletatik erori eta
behin hartu zuen kolpea,
ta bere hortzak tapatzearren
utzi zuen bigotea. (BIS)
Telleria:
Pentsa zazute nik bigotea
mutikotan ez neukala,
baina oraintxe dudan bezela
beltza nedukan azala,
txori zepoa izaten nuen
armamentu printzipala,
pittittotikan harrapatu nun
pixa egiten ari zala. (BIS)
Peñagarikano:
Eskola joan da egun batean
anaia ez zan ageri...
"Nun da anaia?" Galdetu zion
maisuak Telleriari,
gorriarekin zegoela ta
esplikatu nahi zun hori,
ta babo honek "Está con rojo"
esan zion maisuari. (BIS)
Telleria:
Ez dakit hortan traduziorik
gaur'e alda litekean,
gaur bezela ni orduan ere
erantzuna bapatean,
eta Peñari zer egin nion
oilotegira joatean,
saski azpian sartu nuen hau
oilo lokakin batean. (BIS)
Peñagarikano:
Moko luzea zertako zuen
ez al zerate ohartu?
Geizik biltzeko egun batean
biok egin gendun tratu,
eta handikan erori zela
nahi nizueke kontatu,
Jesukristona hartu zuen da
geroztik ez da sendatu. (BIS)
Telleria:
Mutikotatik hartua dauka
honek xelebrean fama,
publiko ez banintz esango nuke
hontaz senti dudan dana,
mutiko zala maitatzen zuen
bere anaiaren pijama,
hogeitahamar urte pasata
arrebarena darama. (BIS)
Peñagarikano:
Bihurrikeriak egiten ginun
edozein kale eskinan,
gaur baino alaitasun gehiago
izan genuen antzinan,
harrapaketan ta gordeketan
eta neguan zanginan,
diru askorik ez gendun baina
oso zoriontsu ginan. (BIS)