Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-01-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-01-16 Goizueta Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Juan Mari
Bertsolaris / Auteurs
Telleria, Millan
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Carlos Galesko Printzea eta bere amantearen arteko elkarrizketa grabaturik duen zinta zara, jar ezazu martxan.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-01-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tirrin! lehenengo, tirrin! bi aldiz
Tirrin! hirugarrenean,
telefonoa norbaitek eskuz
hartu zuen azkenean,
gizonezkoak: "Kaxo!" galdetu
erarik goxoenean,
emakumeak: "Kontxo!" erantzun
nolako modu onean,
berehalaxe hasi ziraden
jolaserako planean.(bis)

Emakumeak galdetu zion:
"Zer moduz zabiltza, Karlos?"
"Desesperatu xamarra nago
ta zu ikusteko gogoz."
Gizonezkoak ta zu Cameli
"Nik zu ikusteko desioz
gure gizona bi eguneko
da kanpora joateko asmoz,
ohe batean egongo gera
gure etxera bazatoz" (bis)

Eta Karlitos eszitatu zen
gonbita hori entzunik,
ta esan zion: "Ai zure tanpax
Cameli, izan nahi dut nik,
zure galtzetan barne sartuta
sentitzen nago jadanik,
nere Diana joan zan baina
fletxa ondo dut oraindik".
Elkarrizketa mua ta mua
bukatu zuten azkenik.(bis)