Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-01-23 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-01-23 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hilabete t'erdian lau petroliontzien istripua eta bi olio isurpen gertatu dira. Zer gertatzen da?

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-01-23 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
Aspaldi hontan petrolioak
ia estaliak gaitu,
asko arretaz badaude ere
ni ez naiz asko harritu,
denok nahi dugu presa hutsean
zentzunik gabe haunditu,
kontrol gabeko aurrerapenak
holako akatsak ditu. (bis)
J.Lopategi:
Ez dakit nondik aurkitzen diran
talentu edo buruak,
aspaldi hontan petroliotan
sortzen dira apuruak,
itsasoa beltz jarri digute
kutsaturik inguruak,
munduan beti agintzen baitu
lehen esandako diruak. (bis)
J.Enbeita:
Benetan pentsa ezkero jaunak
ez al da gauza tristea?
Bat Galizian, ta Noruegan
erori zela bestea,
petroluntzien arriskuetaz
horrenbesteko nahastea,
bakar-bakarrik nahi dugulako
dirua irabaztea. (bis)
J.Lopategi:
Zer erosirik izango al du
nozbaitean aberatsak?
Heltzen zaizkigun berri tristeak
gertatzen dira hain latzak,
aurrerapenak beti izan ditu
bere trabak ta akatsak,
laister akabo itsasotako
bixigu eta legatzak. (bis)
J.Enbeita:
Gizasemeak ein ginanetik
gure lurraren jabeak,
berez zuzenak diren brujulak
daude zentzunik gabeak,
itsasoa ta lurra ditugu
ia galduz bi aldeak,
langabezirik ez du izango
gure Eguzki Taldeak. (bis)
J.Lopategi:
Amets haundi bat genuen eta
gaur azaldu nahi genduan,
erremeioa jarri dezagun
gerta ez dadin beranduan,
guztiok bizi behar genduke
bejetariano moduan,
bestela laister nor biziko da
gu bizi garen munduan? (bis)