Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egia esan, burua ez dut
orain ideiaz beteta;
buelta gora buelta behera
bazuen honek berriketa;
bost lagun hoiek atzekaldean
lasai-lasai daude eta,
holako gaiak entzun ta gero
neuk eman nahi nuke buelta. (bis)
Honelako gai bat kantatzean
sentitzen naiz hain aldrebes,
kontu hauetan ni betidanik
hain lotsatia naizenez;
holako bati esatekoak
esatea ez da errez;
bestela gutxi egiten du ta
tablau gainetik inoiz ez. (bis)