Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-05-07 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-05-07 Ibarra Jaialdia
Gai-emailea
Aranalde, Onintza
Bertsolaris / Auteurs
Gorrotxategi, Jose Luis
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek, bi belarri zarete. Zu Sarriegi, kontu gustagarriak entzuten dituzuna; Gorrotxategi kontu mingarriak entzuten dituna. Zer kontu dira hoiek?

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-05-07 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi:
Ale galantak ditut kanpoan
ta azal fin bat barruan,
gure amatxok egun batean
holaxe egin ninduan,
negargarrizko kontuak sobre
daude gaur belar onduan,
hauek entzuteko ez dakit nik
entzuteik merezi duan.
Sarriegi:
Egia esan nere jarduna
ez da horren mingarria
nere aldetik begiratuta
oso atsegingarria,
ezaguna da neska kontuan
berak duen etorria,
hain zuzen bainaiz Eguzkitzeren
ezkerreko belarria.
Gorrotxategi:
Nere belarri haundi hauek ai!
ez dute askorik goza,
notizi on bat entzunaz ezin
segundu bat ere osa,
ez da besterik gerra tristea
eta berdin tiro hotsa,
eta hoiekin galdutzen det nik
mundu hontan bizi-poza.
Sarriegi:
Ez nuen uste zure jarduna
zitekenik hain bortitza,
nere gainean ez dauzkat eta
hainbat ta hainbat baldintza,
neri suabe gustatu ohi zait
esaten didaten hitza,
ta ozenegi entzungo nuke
Munduatena banintza.
Gorrotxategi:
Zoritxarrean oraindik ere
badabiltza hamaika mito,
laister kontutan hasiko dira
Aznar eta Felipito,
beste gauzarik zer eingo dute
nere belarriak ito,
sartuko ditut bi kortxo eta
betirako hortan kito.
Sarriegi:
Ez zaitez jarri horren haserre
orain Jose Luis belarri,
kontu ugari esan asmotan
etorri bainaiz elkarri
ni ezkerreko belarria naiz
hori aipatu det sarri,
kontu goxoak entzutekoan
nere eskuinean jarri.