Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-03-05 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-03-05 Elgeta Jaialdia
Gai-emailea
Loidi, Arantzazu
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Sarasua, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Elgetan eliza konpontzeko edo diru bila omen dabiltza. Andoni, ez dezu txikitarik ere eman, ta Aitorrek, berriz, eskua poltsikoan sartu eta danba diru potoloa bota du.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-03-05 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Sarasua:
Komunista hau gaiztoa da ta
hortan egin du pekatu,
ta apaiz jauna honi eskatzen
alperrik zaigu nekatu,
txikiteoan gastatzen dezu
ta elizari ukatu,
gero hiltzean zerurik behintzat
ez ezazula eskatu. (bis)
Egaña:
Gorrien fama ipini nahi dit,
zer nolako desgrazia!
Perrotxikirik ez ematea
ez da horrein itsusia,
txikiteoan gastatutzeko
Egañak badu grazia,
mundu honetan gozatu nahi det
gozatu leiken guzia. (bis)
A.Sarasua:
Gozamenakin izan diteke
agian honen kaltea,
ez da kostatzen milaka duro
elizari ematea,
gaztea dugu inuxentea
ta borondatez torpea,
bost milarekin eros diteke
zeruko pasaportea. (bis)
Egaña:
Elizak ere badu ordea
majina bat katramila,
hor ibiltzen da fededun batzun
poltsiko hustuen bila,
pertsona sarri zukutzen du ta
horra bere maratila,
orain bost mila nahikoa bada
bihar igual hamar mila. (bis)
A.Sarasua:
Abade jaunak izan behar du
gurekin hainbeste sari,
beretzat dira gure eskeak
otoitzak eta opari,
gure Egañak egin beharko du
penitentzia ugari,
eta oraintxe hasteko behintzat
dozena bat agurmari. (bis)
Egaña:
Aizu tipoa, zer ari zera?
Kristina eta arraio!
Gaur eguneko fedeai honek
begi itxuka darraio,
dirudienez Egañari're
ordua iritsi zaio,
Abemariak esango ditut
dirua eman baino nahio. (bis)