Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-07-31 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-07-31 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Gesalaga, Jose Antonio "Zaldubi II"
Bertsolaris / Auteurs
Esoain, Ibai
Sukia, Xabier
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Xabier Sukia bainatzen ari zen hondartzan eta, halako batean, hor nun pikatzen dion salbera edo medusa batek, berak dakien toki batean eta erizainarengana joan da; hau neska polit bat da, eta bere... erakutsi behar dizkio.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-07-31 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Xabier Sukia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Esoain:
Hau ez dabil gustora
hondartza aldean,
bi eskuz eusten dio
horri indarrean,
eta ni hemen nabil
sendatu planean,
hobeto ikusten det
zutitzen danean.
X.Sukia:
Aldrebesa portatzen
gaur ari zera zu,
bertan emango dizut
oso gustora su;
gaur gauerako zita
egina det, aizu;
ez dakit nola baina
konpondu zaidazu.
I.Esoain:
Lana besterik honek
ez dit exijitzen;
igeri toki onik
ez du elejitzen;
lantegi zaila daukat
zauria garbitzen...
Bestela ere ez du
asko erabiltzen.
X.Sukia:
Orain asko txoratzen
hau ere ari da;
zerbait egin, ez egon
nere ikusmira;
hobeto joango zan
ligean segida,
eskua izorratu
balitzait sikira!
I.Esoain:
Etxetik hondartzara
egin dezu txango,
ta ez zera atera
inondikan ondo:
mila zauri dauzkazu
hemengo ta hango,
idiana jotzerik
ez dezu izango.
X.Sukia:
Nik zurekin ez daukat
juterik inora,
bate gauza onikan
ez dator gogora.
Eta konpondutakon
nola egongo da?
Badaezpada zurekin
egingo det proba.
I.Esoain:
Garbi ikusi al da
gu bion konduta?
Zauriaren kontuaz
hori da disputa;
nola bialdu dedan
ez izan ahaztuta,
etxera bidali det
eskaiolatuta.
X.Sukia:
Lehen gaizki neukan eta
orain okerrago,
problemak sortu dizkit
lehen baino gehiago;
masajeak ematen
zan nere esklabo...
Oraindik hor daukat da
oso pozik nago.
I.Esoain:
Oraindikan beste bat
behar nuke kanta,
hauxe da ateraldi
eder da aparta;
gezurretan hastea,
horixe zan falta!
Neskak egin zion koxk
zikina zeukan ta.
X.Sukia:
Problema hau daukagu
ia bukaturik,
etxera juan nahi det
hau hemen utzirik,
ta eramaten badet
eskaiolaturik,
gero amari zer kristo
esango diot nik?