Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-07-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1993-07-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goiko bidetik begira nago,
begira beheko zulora;
isiltasunez begira nago
gurea gendun sorora:
pareta egin dute altu ta
ura igoko da gora,
hor botatako izerdi haiek
datozkit orain gogora.
Aldapak ziran soro ugari
hara uretan berdindu!
Oroitzapenak horri begira
gaur nahi nituzke zuzendu:
aita ta amak utzi zidaten
ta hori nik ezin aldendu;
diru puska bat eman didate
bainan penik ezin kendu.
Nik aitortzen det, egin genitun
erabat lantegi txarrak,
garbitu nahirik horko belarrak
horko sasi eta laharrak;
baina guztiak bukatu dira
harturik uran indarrak...
Pixkana hola galduko gera
hemengo baserritarrak.