Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Amaia Telletxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia
Conducteur/trice
Iza, Junkal
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Telletxea, Amaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Sebastian irakaslea zara, eta Amaia zure ikaslea. Maitemindu egin zarete elkarrekin. Nolakoa izan da zuen esperientzia?

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Amaia Telletxea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso:
Gauza guztiak ez dira izaten
bizitzan komenentziko,
ez ote diet sentimentuai
nik barrenean eutsiko,
ahal baldin bada kanpora irtetzen
errez ez diet utziko,
zer jakinikan ez daukazunik
ez dizut erakutsiko.
Telletxea:
Barkatu baina oraingo hontan
ez dizut egingo kasu,
gure arteko harreman honek
dakar hainbat enbarazu,
ta orain artean nik zurekiko
badut hainbeste arazu,
"matea" ez den beste gauzarik
erakusten ba al dakizu?
S.Lizaso:
Ni irakasle zu ikaslea
badaukagu kontrasterik,
ez ote degu sentimentuak
guk lehenbaitlehen bereizterik,
nahiz elkar maite ez dadukagu
harremanetan hasterik,
pentsatu zazu ni ez naizela
amets gaizto bat besterik.
Telletxea:
Ideiatxo bat bururatu zait
neri momentu honetan,
ta kasu egin behar didazu
orain ari naiz benetan,
aspaldidanik ni nengoela
gauza honekin ametsetan,
beste gauzak ikasi daitezke
klase partikularretan.
S.Lizaso:
Partikularrak nahi zenituzke
beste klaseai hor konpon,
hori eginda lasaitasunik
nik ez nedukake inon,
nere ondoan zuk ez daukazu
merezi hainbat zorion,
bizi guztia aurretik dezu
neri begira ez egon.
Telletxea:
Gauza bukatu egin beharko da
era honetan hasita,
nahiz ta adinen kontu horiek
nik ez ditudan ahantzita,
oraindik ere nik sentitzen det
zureganako irrika,
ta rekreoan komun aldera
egin ezazu bisita.