Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-03-11 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Amaia Telletxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-03-11 Elgeta Jaialdia
Conducteur/trice
Aristegi, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Telletxea, Amaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Amaia Txabeli izango zaitugu, Julio Iglesiasen alaba, eta Iratxe berriz Chiapasetik etorritako neska motza. Emakumearen egunaren inguruan topo egin duzue eta elkarri zuen arazoak kontatzen hasi zarete.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-03-11 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Amaia Telletxea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Gure herrian andre ta gizon
guztiak gaizki zeharo,
miseria ta pobrezia ere
ikusten dira oparo,
darabilzuen jokabide horraz
batere ados ez nago,
zuek gero ta hobe zoazte
gu gero ta pobreago.
Telletxea:
Neska hau neri etorria zait
al dago burutik jota,
bere problemak neri kontatzen
sortu nahirikan borroka,
barkatu baina zure esana
ez zait batere inporta,
zeu nahi dezun bezala bizi ta
neu behintzat ondo nago ta.
Ibarra:
Beraz ez dizu asko inporta
gerra edota kaltea,
bakar-bakarrik maitatzen duzu
zure etxeko bakea,
zuk ez dakizu zer den gauza ona
ta zer den borondatea,
Txabeli horri deitzen diot nik
hegoista izatea.
Telletxea:
Bizi honetan batzuk gainetik
beste batzuk azpitikan,
konturatu naiz nola nagoen
zurea ez oraindikan,
nahi dudana ta behar dudana
eduki det betitikan,
ta nik ez daukat emakumeen
egun horren beharrikan.
Ibarra:
Egia esan ni ere ez nago
egun horrexen beharrez,
gure herriaren eguna nahi dut
poliki edo indarrez,
iada erdi hilda gabiltza handik
miseriaz eta gosez,
eta Estitxu ta Zeberio hauek
regimena egin ezinez.
Telletxea:
Gure elkarrizketa hau ez al da
nahiko egoera bitxia,
zuk omen dezu jateko edo
ondo egoteko antsia,
baina hala ere Iratxe orain
hauxe duzu zuk ahantzia,
sexua baino askoz lehenago
dago odolan garrantzia.