Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-07-02 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-07-02 Mungia Jaialdia
Conducteur/trice
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Mungitar ospetsu bat aipatu gura geunke eta beran esan bati bertsoak bota. Esteban Urkiaga "Lauaxeta". Beste abertzale batzu bezala afusilatua izana. Mendigoizaleen olerkiaren azkenak honela zioen: "Dana emon biar jako maite dan askatasunari".

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-07-02 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Libre nahi doguz gizonak eta
herriak eta kabiak,
batzuek hortan fin-finak dira
beste batzuek nagiak,
baina jarraituz Lauaxetaren
erakutsi nabariak,
aberriari dana emon eutsen
hil jakusen gudariak.

Ez dakit gure bideak diren
okerrak edo zuzenak,
dana emotera sakatzen gaitu
askatasunaren senak,
nahiz ta hemen ezin agertu orain
diren guztien izenak,
aberriari dana emoten
dautse preso dagozenak.

Tristea dogu bakea nahi ta
burruka itxi ezina,
baina zintzoak zintzoki bete
behar dabe bere zina,
behin honez gero libre legoke
gure Euskadi atsegina,
abertzaleok dana emoteko
gertu izango bagina.