Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-09-09 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-09-09 Elorrio Jaialdia
Conducteur/trice
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelurrutia, Beñat
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iñaki Murua irakaslea dugu eta Beñat iaz zure ikasle izandakoa. Iazko kurtsoa suspenditu egin zenuen zuk, Beñat, ez dakigu zergatik. Aurtengo kurtsoa hasi aurretik topo egin duzue Elorrioko festetan.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-09-09 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztelurrutia:
Iazko urtean egin zenidan
nahiko faena galanta:
klase denetan zigorrak eta
jolas orduan zarata,
ta penkoekin egin nuen nik
nere etxerantza hanka,
aurtengoan be maisu izatea
besterik etxatan falta!(bis)
Murua:
Astelehenetan beti joaten da
erdi lo aho zabalka,
lagunarekin bertso kantari
atzean zeinek aguanta?
gainera klase erdian jaten
bokadilotzar galanta,
aurtengoan'e zu nere ikasle
besterik etxatan falta!
Gaztelurrutia:
Hainbesterako etzan izango
nik euki nuen kondukta,
egin zenidan faena hori
orain ez daukat ahaztuta,
ta hobe duzu ospa egitea
trago pare bat hartuta,
zeren badakit nun utzi duzun
kotxea aparkatuta.(bis)
Murua:
Etorri eta mehatxuz hasi
hoixe behar nuen oraindik,
gaurko ikasle mutur zikinok
jartzen dira gure gaindik,
kotxea pintxau edo raiatu
eingo didala urrundik,
zuk kotxerikan ez dezu baina
zerbait moztuko dizut nik.
Gaztelurrutia:
Astakeria handiagorik
ezin zenezaken esan,
hainbesterako ez da izango
ta egon zaitez patxadan,
gosea ere egingo zaizu
inguruko tabernatan,
eta zeozer jaten baduzu
ondo begitu zer daukan.(bis)
Murua:
Zintzo saiatu ta horrelakoak
entzuten ditut askotan,
sarritan daukat lana utzita
artzai joatea gogotan,
ikastolara etorri eta
estorbu egitekotan,
eman zaidazu pakea eta
gelditu etxean lotan.(bis)