Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-06-12 Ereñotzu Jaialdia
Conducteur/trice
Huitzi, Xabier
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok irakasleak zarete, baina nahiko ikuspegi desberdinekoak: Murua azterketarik ez egitearen alde dago, eta Lopategi egitearen alde.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Egun hauetan azterketekin
ikaslegoa nahasia,
urduritasun gainezkatuak
lehengo patxara hausia,
ta azterketa ditxosozkoak
du horren erru guzia,
hiru ordutan ezin da esan
urte betez ikasia.(bis)
J.Lopategi:
Baina hortara ohituak gera
irakasle ondraduak,
responsabilidade haundiak
baitira gure karguak,
hiru ordutan jakin daitezke
ikasle hoien graduak,
bestela nola neurtu daitezke
gaurko gazte deabruak? (bis)
Murua:
Gazteak zerbait bihurri behar du
egia garbi esateko,
neurtu beharra ere badago,
horretaraino ameto,
eguneroko lana neurtzea
da azterketa baino hobeto,
alper listoak famatzen ditu
langile finen kalteko.(bis)
J.Lopategi:
Arrazoi faltso bat bota dezu
neure ustetan alperrik,
ohitura hola daukagu eta
horrek ez dakar okerrik,
ikasle hoien artean ez da
inoiz faltatzen maltzurrik,
ikasle finak ez du izaten
azterketaren beldurrik.(bis)
Murua:
Zeu ez zinala hala izandu
hor arrazoi nabarmena,
ikasle bati azterketa horrek
mugitzen dio barrena,
zeuk lan gutxi egin ta azkar neurtu
hortxe laburtzen da dena,
eguneroko jarraipena da
azterketarik onena.(bis)
J.Lopategi:
Azterketaren helburuz doa
eguneroko arreta,
gu ere hola ibili ginen
eta ez gaude erreta,
beraz aurrera segi dezagun
ta mantendu azterketa,
gaurko gazteak gu ginen baino
gutxiago ez dira-eta.(bis)