Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-06-11 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-06-11 Errezil Jaialdia
Conducteur/trice
Agirretxe, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hauek biak elkarren inbiritan bizi omen dira eta momentu batez gustora egoteko aukera emango diet. Hi Andoni momentu honetan Peña izango haiz eta hi Peña, momentu honetan Egaña.

Description

Air
Betroiarena A
Nafarroako mendi gainetan
Zuek horrela ikusi eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-06-11 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Herririk herri plazarik plaza
kantuan hainbeste urte,
ta gustatzen zait neri agertzea
dauzkadan zenbait bertute.
"Erdi kalbo hori txoroa dugu"
askotxok esaten dute,
Zarautz aldean jaio nintzan da
konprenituko dezute... (bis)
Egaña:
Mikrofonora etorri eta
derrepente hasi ri-rau,
nere ahotsak alaitu ditu
majina bat egun ta gau,
ni txapelketan justu ibili
hauxe da desgrazia hau!
baina halare oraindik ere
herriak gehien maite nau.(bis)
Peñagarikano:
Filologia egin nuen da
badaukat jakinduria,
Euskal Herriko txapelduna naiz
badaukat kategoria,
danak batean galdu ditut nik
ileak ta memoria,
kabuen la letxe, ahaztu egin zait,
nun dago nere Roslia.(bis)
Egaña:
Ni Rosliakin bertso kantari
horrenbestean akabo,
esan didate tira ta tira
ta bukatu zak zeharo,
nolako gauza nazkantea zan
ez nekin ongi lehenago,
neure bizitzan lehenengoa da
ta mareatuta nago.(bis)
Peñagarikano:
Lehen Gurrutxaga ta Bandresekin
egiten nuen mitina,
Peñarengandik ikasi nuen
orain dakitan pitina,
nahiago nuke baldin baneuka
Anjel Marik daukan grina,
Sebastianen laguna naiz ni
hoi det akatsik haundina.(bis)
Egaña:
Beti izan naiz mutil zintzoa
esaneko ta xuxena,
ta Albisturko ostatutikan
datorkit bertsoen sena,
nere berririk zeinek ez dauka
Anjel Mari det izena,
zeruak lurra jo bitartean
ezkonduko ez naizena.(bis)
Peñagarikano:
Han eta hemen bertso ederrak
nik kantatzen ditut aise,
neri entzunda halata guztiz
jendea bertsoen gose,
aspalditxoan ezkondu nintzan
oraindikan ez naiz ase,
nahiago nuke soltero banintz
Anjel Mari bezelaxe.(bis)
Egaña:
Hauteskundeak ditugu bihar
aze nolako konpota,
iruditzen zait izan leikela
lau partiduren konplota,
lehen eztabaidan aritu dira
bota edo-ta ez bota,
nik Atletic-i emango diot
aurten Europan dago ta.(bis)
Peñagarikano:
Europa aldean ibiliko du
harek'e hainbeste trote,
benetan fuerte dagola aurten
halaxe esaten dute,
zarauztarra naiz lagunak ditut
Iribar eta Argote,
Athletic baino talde hoberik
Europa osoan ba ote? (bis)
Egaña:
Futbol kontuan sartua zaigu
inundik eginahalean,
hutsa litzake Albistur alden
ona balitz futbolean,
gure bertsoen saioa doa
oso modu makalean,
aizak Peñana ez zak egin hik
Egañaren papelean.(bis)

Neurria: Berezia
Doinua: Zuek horrela ikusi eta

Peñagarikano:
Zarautz aldean jaio nintzan da
ez naiz batere motela,
hemen Peñakin armatu degu
izugarrizko pastela,
nik orain kontra egingo diot
kobardea naiz bestela,
ez naiz batere ergela
ez eta ere txepela
nerekin daukat txapela,
doinu luzea aukeratu dit
kanta behar den bezela,
demostra ezak Gipuzkoako
txapelduna heu haizela.(bis)

Neurria: Bederatzikoa
Doinua: Betroiarena

Egaña:
Beatzikoz estali
nik zortziko hori,
Egaña gaur lazoan
zaigu erori,
Anoetarrak badauka
hainbat kategori,
eta plazarik plaza
bi mila histori,
sekula ez nagi,
beti adi-adi,
bertso on ugari
herriak nabari,
denok esan dezagun
Aupa Anjel Mari!(bis)