Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-10-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-10-29 Amasa-Villabona Jaialdia
Conducteur/trice
Iguaran, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aita semeak zarete, Millan aita eta Loidisaletxe semea. Aitak oso gaztetan aldegin zuen bere gurasoen etxetik. Seme honek berriz, hogeita hamabost urte beteak eta oraindik gurasoen babesetik aldegin gabe dago.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-10-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria:
Nik komodidaderik
ez nun eundo santa,
eta zerbait nahi banun
hiru pezta falta,
beste erremedioik ez
norabait asalta,
hi berriz e eingo haiz
mutiltzar galanta!(bis)
Loidisaletxe:
Etxean gelditzeak
sortu harridura,
ni beraz ez nabil gaur
aitaren modura,
aldatu nahi nuenez
etxeko ohitura,
gustora bizi bait naiz
gurason kontura.(bis)
Telleria:
Gazterikan joan nintzan
etxetik urruti,
nere ogibidea
ametsetan beti,
hau hamabitan ohira,
hamabitan jaiki,
zertarako jaio zan
oraindik ez daki!(bis)
Loidisaletxe:
Hamabitan jeiki ni
presarikan gabe,
bizitza da-ramakit
suabe-suabe,
ez det pasa nik aitak
hainbeste nahigabe,
bizitza hau baino besteik
zein litzake hobe? (bis)
Telleria:
Errezeloa banun
alferra ote zinen,
eta esanaz hori
da nahiko nabarmen,
baina aitak ez dauka
lehen hainbeste kemen,
jubilatu behar det
hau hasi baino lehen.(bis)
Loidisaletxe:
Aita ez da gustora
nago antzemanda,
nere bizimodua
errexa izan da,
baina lasaituko da
gauza hau esanda,
aberats bizi naiz ni
pobrea izanda.(bis)
Telleria:
Gaurko gaztetan bada
horrelako frango,
ez dakit degun mula,
asto edo mando,
baina txollo horrekin
iritzi du ondo,
baina luzaro ez dek
gure etxean jango.(bis)
Loidisaletxe:
Amenazurikan ez
egon zaitez isil,
ni nabilen bezela
oso pozik nabil,
ta aurrera segitzeko
berriz ere trankil,
ni jubilatu arte
ez zaitez behintzat hil.(bis)