Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-11-11 Ataun Jaialdia
Conducteur/trice
Munduate, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Munduate, Joxe
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Afaltzera joan zarete eta mondejuak jatea pentsatu duzue. Kamarerak ekarri ditu mondejuak eta Peña harrituta mondejuak beltzak direla ikusita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Nunbait artzaien berri
enuen ikasi,
oraintxe ere ez dakit
nik nundikan hasi,
hona hemen mondejuak
soka eta guzi,
kolore hontakorik
behin'e ez nun ikusi.(bis)
Munduate:
Mondeju beltza degu
Ataunen normala,
hartu ta proba zazu
Peña berehala,
ez dizu ez utziko
gustoa makala,
zuria izaten da
artifiziala.(bis)
Peñagarikano:
Honek nolatan bete
barrengo tokiak,
orain alperrik dira
zure aitzakiak,
nunbait nahasten dituzte
Ataunen jakiak,
mondejuak nahi nitun
ta ez odolkiak.(bis)
Munduate:
Beraz orain ez dezu
zuk hortikan jango,
lasai bukatu zazu
badago gehiago,
ta ondorenen egin
hiru ardo trago,
uste nun etzendula
antzikan emango.(bis)
Peñagarikano:
Noizbait behar ta gaur naiz
Ataunen bezero,
atera dizkidate
eta bero-bero,
honelako hamaika
makinat jenero,
etxen egiten ditut
goizero-goizero.(bis)
Munduate:
Horrelakoik etzazu
Peña esan mesedez
abisatu behar zendun
gizajoa aurrez,
hauek ederrak daude
ta usaiak berez,
nik'e egiten ditut
baina holakoak ez.(bis)