Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bilintx Saria (1. 1994. Donostia)
Représentación
1994-03-27 Donostia Sariketa
Conducteur/trice
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Bilbao, Leire
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aita alabak zarete, Harkaiz aita eta Leire alaba. Alabak kotxea gidatzeko karneta atera berria du eta gaur larunbata gaua izanik, aitari kotxeko giltzak eskatu dizkio.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Alkoholak gazteengan
horrenbeste usai,
bolantean bazoaz
guztientzat etsai,
etxerantza etorri
zaitez lasai-lasai,
zu sano etorri zaitez
kotxea ere bai.
Bilbao:
Kotxea sano ekarri
dago oinazean,
negarrez hasiko naiz
zuk utzi ezean,
eta bestela jarri-
ko naiz ni pozean,
garbitu eingo dizut
hurrengo goizean.
Estiballes:
Gaur egungo gazteak
dira alkoholzale,
tabernara joan ta
denak dale-dale,
kotxea ez ekarri
gaurko hontan grabe,
ta alboko asientua
be bajatu gabe.
Bilbao:
Aita horren da gaizto
ta horren zorrotza,
bera nirekiko gaur
portatzen da hotza,
gauza bat esateko
ni ez naiz ez lotsa,
bajatu egingo dut
ta berriro altza.
Estiballes:
Benetan aurkitzen naiz
haserre moduko,
zerbait gertatzen bada
ez da agertuko,
baina horregatik ni
ez arduratuko,
ta Pako Lobatoni
ez diot deituko.
Bilbao:
Pako Lobatonekin
dabil pausuz pausu,
gaur esaten duena
nik ez egin kasu,
ta kendu nahi baduzu
gaurkoan arazu,
bigarren eskuko bat
erosi zaidazu.