Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-03-10 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-03-10 Azkoitia Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Esoain, Ibai
Lazkano, Imanol
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bata hogeita hamaseiko gerraren garaikoa da, eta bestea intsumisioaren garaikoa. Zuek nola ikusten duzue Euskal Herriko bakea? Zer aholku emango zeniekete egunotan Bilbon Elkarrik antolatutako konferentzietan bilduta daudenei?
Gaiari oharrak
EDO GERRA* BAKEA

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entités
Elkarri

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-03-10 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Hainbat urtean badabilkigu
gerra eta sesioa;
alde batetik eta bestetik
beti bada azioa.
Bitarte hortan beste batzuek
atzetik negozioa,
noizbait pakea ekartzeko ere
orain da okasioa,
abertzaleak elkartzea da
lehenengo kondizioa. (bis)

Esoain:
Kondiziuak ipintzen dira
bata bestearen atzen,
baina egia garbi uztera
ez zaigu asko ausartzen.
Elkarrizketa degu bidea,
segi hori manejatzen,
hala ta guztiz hola jarraituz
pakerik ez dago hemen,
jendeak azkar ikasi baitu
bidetxiurrak bilatzen. (bis)

Lazkano:
Hortara noizbait joan gindezkeela
batzuk bildurra zeukaten;
lotzen gaituzten kate beltz hori
ez luteke nahi eten;
burujabetza pekatu dela
ari dirade esaten,
gure lurrean pake santua
izan nahi bada noizbaiten,
utz deiotela Euskal Herriai
Euskal Herria izaten. (bis)

Esoain:
Hitzek diote "bizi nahi degu
guk Euskal Herri batean",
ondo dakigu hori ez dala
abertzaleon kaltean.
Halare zer dan begiratuta
biok zertan ari gean,
beherantza goaz eta beherantza
segiko deu zuzenean,
edozer gauza egiten baita
pakearen izenean. (bis)

Lazkano:
Orain artean izandu degu
zorionik hainbat pena,
ta bazirudin pakea zela
eskura ez zitekeena,
baina oraingoz zilbor-estea
nolatan degun etena,
aurrerabide zabala dago,
badegu nora irtena;
hau lehenbiziko pausoa degu
bainan gure itxaropena. (bis)

Esoain:
Ezer askorik ezin da egin
orain dabilkigun martxan,
saiatu arren ari baikera
herririkan ezin altxan,
baina borrokan segi behar da,
hori ez utzi zalantzan.
Nahiz ta pisua haundia degun
jarri ezkero balantzan,
gero're bizi beharko degu
pobrearen esperantzan. (bis)