Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-09-01 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Arozena

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-09-01 Hondarribia Jaialdia
Conducteur/trice
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Arozena, Estitxu
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok suhiltzaileak zarete eta zuen basean zaudetela abisu hau heldu da: Intxaurrondoko koartela sutan dago. Zer egin?

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-09-01 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Arozena

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Arozena:
Holako dei bateri
ezin egin uko,
haiek nahi dutena gaur
ez dute lortuko,
nahiz ta beti abitu
deia entzun orduko,
zuk nahi badezu joan,
ni ez naiz mugituko.

Agirreazaldegi:
Intxaurrondo omen da
gaurkoan erreta,
ta hura itzaltzeko
gaur badaukat beta,
lan horretan ez det nahi
nik jarri arreta,
nere barnean sua
piztuko da eta. (bis)

E.Arozena:
Euskaldunen lekuko
degu Intxaurrondo,
gogoz kontra eginak
horrenbeste txango,
baina hala ta guztiz
arrazoiak frango,
ez ziren hiltzen diren
lehenak izango. (bis)

Agirreazaldegi:
Ez zerade mintzatu
gaurkoan xuabe,
baina esandakoa
ez zen horren grabe,
haiek lasai daitezke
gure urik gabe,
lehendik ere nahiko
itzalita daude. (bis)

E.Arozena:
Barruko garrasiak
ez zaizkit isiltzen,
ni ez naiz joango ta
ni ez naiz umiltzen,
hasiko bazina zu
bertara hurbiltzen,
baina belar txarra ez da
horren errex hiltzen. (bis)

Agirreazaldegi:
Gaitzerdi belar txarrak
bakarrik balira,
baina ez naiz jardungo
sugarrei begira,
gorri-gorri daudela
ta zer aizu, tira!
Gorrien lagun hoiek
aspalditik dira. (bis)

E.Arozena:
Ez dugu itzaltzeko
behar aina beta,
ta nola mugagabe
dugun nere seta,
utzi Intxaurrondo hori,
hobe da erreta,
PNV ere kontra
omen dago eta. (bis)

Agirreazaldegi:
Hoien sua itzaltzen
behar du herria,
guk igarri ditugu
elkarren larriak,
ta dauzkagun susmoak
ondo igerriak,
naturak baietz sortu
berriro berriak!