Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-02-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-02-11 Tolosa Jaialdia
Conducteur/trice
Irazustabarrena, Felix
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Atzean dauden lau ateetara iritsi zarete zuek Santa Eskean.

Description

Air
Bedeinkatua izan dedila I-A
Nom de la strophe
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-02-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria:
Etxe honetan limosna biltzen
ez dago oso samurra,
ordu bata da, pijamarekin
Andoni hoi dek muturra.

Peñagarikano:
Pijamarekin hor zaude baina
ez zaude bat'e txukuna,
limosna on bat eman zaiguzu
Euskadiko Txapelduna.

Telleria:
Atzo gauean izango zuen
bertsoa eta jolasa,
nunbait pattarrez beteko zan da
oraindik ez zaio pasa.

Peñagarikano:
Erretzailea zala banekin
baina hainbeste ez nekin,
pijamarekin azaldu da ta,
eskutan puruarekin.

Telleria:
Ta Sarasuan ate ondoan,
hau nolako komeria!
Begira dago ta ikusi ezin
Peña eta Telleria.

Peñagarikano:
Atxabaltan hau ikusten degu,
bai plazan da bai tabernan,
baina honek ez du ezer egiten,
ez eskatu ta ez eman.

Telleria:
Honek despiste lanak betetzen
ditu hainbeste erata,
bere amatxo bidaldu digu
estrainoak gerala ta.

Peñagarikano:
Bertso batean Txikito honek
behin esan zuen bezela,
gaur jakin degu zure ama ere
bera Maritxalar dela.

Telleria:
Eta morenak bete nahi luke
perezosaren papela,
baldin ertetzen kostatzen bazain
leheno jaiotzen bezela.

Peñagarikano:
Hernaniraino etorri eta
hemen jo degu aldaba,
argi ibili neska motzakin
malaletxen jartzen bada.

Telleria:
Ez dakit degun neskatxa edo
ez dakit degun amona,
hurrengo urtean hartu beharko deu
Maialen honen limosna.

Peñagarikano:
Hernanin ere pasa ditugu
hainbat bazter eta txoko,
honek emandako limosnarik
guk behintzat ez deu jasoko.

Telleria:
Ta Andoainen ibiltze horrek
ez du eman hainbat pitxi,
nabajeroak ugari daude,
limosna-emale onak gutxi.

Peñagarikano:
Nabajerokin noski ez dago
guk nahi hainbeste etekin,
nabajeroa ezin da izan
horrek daukan mokoakin.

Telleria:
Ta Sorozabal sudur haundia
nahiz ta gorputzez txikia,
aizak hi, Peña, begiraiok,
hor zegok hire bixkia.

Peñagarikano:
Neroni ere orain jarri naiz
nere bixkiai begira,
kaiolan dauden perikitoak
horrelakoxeak dira.

Telleria:
Ta Alegira joan orduko
egundoko pikardia!
Hara hementxen bizi al zaigu
Felix buru haundia?

Peñagarikano:
Gaijartzailea bera izan dela
zuek zerate lekuko,
hoi're ematen ohitu izan balitz
hinbeste ez zan gizenduko.

Telleria:
Eta Alegin txintxarrin hotsa
entzuten genduen aurrez,
baina diruan hotsa entzuten
hirekin ez zegok errez.

Peñagarikano:
Arrazoi dezu, alegitarra,
abizena Irazusta,
arrazoi dezu, zintzarrik ere
honek kristorenak dauzka.

Telleria:
Ta ibilia izana degu
usarioen eredu,
goazen hemendik, gure eguna
bihar ospatuko degu.

Peñagarikano:
Halabeharrez komeniko da
oain agurra kantatzia,
Santa Agedak eman deiela
osasuna ta grazia.