Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andres Narbarte "Xalto"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Représentación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Narbarte, Andres "Xalto"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer egin bear dute senar-emazteak alkarrekin pakean bizi izateko?

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andres Narbarte "Xalto"


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Probatu arte nik nundik esan
ezkontzaren berririkan?
ez dakinari galdatzia da
gaur, Alfonso, alperrikan,
zenbaitek beintzat izaten dute
bizi-eziñ ederrikan,
senarrak ez baldin badu ekartzen
tabernatik dirurikan,
emaztekiak esaten diyo:
"zu etzâ mozkor besterikan".

Gaztegandikan kariño artzen
asten badira ederki,
oriyek norla bizi leitezken
gure Jainkuak badaki,
nerone ere ezkonduko naiz,
ez kuidadorik iduki,
Maritxo orrek zein senarra artu
berak ederki badaki.

Zenbait senar-emazten biotzik
Narbartek ez du poztuko,
bañan, gaxuak, bertsolari onek
gaur etzaituzte nastuko,
lenago xuxen dabillanikan
nik ez det aldrebestuko,
zuen biotza pake badago
baita zeruan sartuko.