Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ni erantzuten zuri, Alfontxo,
orai bainago hasia,
Jainkoak eni ere eman daut
bertsolarizko grazia,
gauza bat bada denen aurrean
hortako premi hartzia,
segurtamena bere buruaz
ta gainera ausartzia.
Bertze bat ere erranen nuke
banerauka ahalmenik,
ote da hemen nik baino hobeki
gauza hori dakienik?
bertsolariak umila izan
bear baduke maizenik,
eta bertzeri alaz ez esan
entzun nahi eztuenik.
Nik bertsolari ederra franko
denboran badut entzuna,
eta beti nik bilatu izan dut
heiekin alkartasuna,
bertsolari bat ezpada ere
indarrez handi ta una,
ez bedi izan, Jainkoaz otoi,
bere eletan lizuna.