Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Représentación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur dan egunean nekazariaren alde asko itzegiten da; bañan egin, ezer gutxi. Iru bertso kantatu bear dituzu ortaz.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nekazarien alde beti da
guzurra edo demanda,
ori beréla ikusiko'zue
baserri aldera juanda,
alperrik gabilz beti lanian
daukagun dana emanda,
diru guztiyak kalera duaz
kopla batzuek esanda.

Aspaldi baten izan genduen
guk zertxobaiten ustia,
baña penetan jartzekua da
kasu auxe ikustia,
txalarengatik ez dogu artzen
iñoiz bear dan guztia,
eta (i) alan be karnazeritan
okela oso garestia.

Zerbait ein bear dogu guztiyok,
galduak gera bestela,
gure biotza garbiya degu,
ezta ezertan ustela,
begira ortik koperatiba
asko sortu direzela,
guk ere danok bat egin daigun
beste batzuek bezela.