Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Auxen da lana!, gezur au orain
ezin biurtu egira,
ni ametsetan ibilli eta
gero esnatutzian begira,
pentsatu nuen: emaztia ta
semetxua emen dira,
eriotzak e ainbeste pena
eztu ematen urrutira.
Pena aundiya artu nuan, bai,
ni nola naizen umilla,
eta asiya nintzan aguro
oraziyo baten billa,
iru Aita-gure errezatutzen
ai nintzan ixill-ixilla,
nik esan nuen: oi, dana dala,
zeruan gerta dedilla.
Esan bezela, gerta dedilla
aingeruakin batian,
zeiñ elitzake pozez beteko
alako leku maitian?
guk ere gero sartu nai degu
zeruetako atian,
arratsian zein il dan jakingo'et
geok aruntza juatian.