Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Représentación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Treku, Mattin "Mattin"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zure seme gaztea gaur lenengo aldiz dijoa lantegira. Aita zeran aldetik, zer esaten diozun iru bertsotan kantatu bear dezu.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egun lanerat abiatzen zait
seme on eta prestua,
fabrikarako izatu baitu
ttipi-ttipitik gostua;
hauxe, semia, goguan har zak
zinez ta justu justua,
lagunekilan beti atxiki
etxeko errespetua.

Nolazbeit ere bear baitugu
irabazi guk bizia,
atsegin diat taller horretan
ofizioan hastia,
kontseilu batzuk hale on dituk
nola hi aizen gaztia,
maitetasuna beti atxiki
len aitari ikasia.

Aizak, semia, kontseilatze'aut
nola baiaut hi laguna,
zortzi orenez bukatuko duk
tallerrian den eguna,
betidanik hi izan adi
guziendako ona,
eta gañera gero irakutsi
hi haizela euskalduna.