Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-11-07 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Euskalerrian hainbat urte pasa ondoren, zeure herrira itzultzera zoazen goardia zibila zara. Burgosko mugan, agurra egitea erabaki duzu.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. Euskalerrian hainbat urte pasa ondoren, zeure herrira itzultzera zoazen goardia zibila zara.
Burgosko mugan, agurra egitea erabaki duzu.
2. Urtetan aurrera zoaz. Ohean logurerik gabe zaudela,
aspaldi batean uko egin zenion neskaren irudia datorkizu gogora.

Description

Air
Euskal Herrian nintzen
Nom de la strophe
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal herrian nintzen
noizbait eroria,
guardia zibil bezela
nintzen etorria.
Gertuan eduki dut
hemen hilobia,
ta erretiratzera
orain noa ia;
ez da makala izan
nere historia:
egurra eman eta
jaso dut ogia.(bis)

Herriaren etsaitzat
zen gure langintza,
entzuna izan degu
eraso bortitza.
Nolabait bete degu
geneukan baldintza;
orain Burgosko mugan
doa nere hitza:
"azkenik salbatu dut
behinepein bizitza,
ta izan dut herrira
itzultzeko ditxa".(bis)

Mixeriatik nintzen
honuntza etorri
eta zuk zidazun, hor,
janaria jarri.
"Egurra" ta bizitza
elkarren lokarri;
orain erretirauta
bizitzan oinarri.
Nere azkeneko hitza
nahi dizut igorri:
"ondo portatu zera;
agur, Euskal Herri!"(bis)