Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Sorozabal, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jokin, kamioilaria; eta Jon, estopista zaituztegu. Bide ertzean estopean zegoen Jon; hartu du eta bidesail bat egin duzue. Kamioiak pintxazoa izan du eta gelditu eta konpontzen hasi da txoferra. Estopista, aurreraxeago joan eta estopean hasi da berriro.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Jende ona hartzea
beti da atsegin,
ondoan eserita
patxadan hitz egin,
baina une honetan
ez zazu aldegin,
konpontzen lagundu ta
estop gero egin. (bis)

J. Enbeita:
Ikusten zaitudanez,
ez zaude trankila;
baina ez nauzu gero
holako jentaila.
Gaizki pentsatzen zaude,
lasaitu mutila;
zeuretzat ari naiz ta
laguntzaren bila. (bis)

Sorozabal:
Adar joka ari zera
zu aldamenean,
lagundu nahi badezu
saiatu lanean;
zertan zabiltza zu hor
aurrera planean?
Zer egin behar dezu
gelditzen denean? (bis)

J. Enbeita:
Baldin gelditzen bada
aurrean kotxea,
nire lana izango da
horra ekartzea,
baina zuk nahi zeunkena
adarra jotzea,
zeuk begiratu eta
nik arreglatzea. (bis)

Sorozabal:
Jetxi ta abiatu
laguntza aitzakin,
zer intentzio zuen
ezin leike jakin.
Behin hau esan zuenak
ondo asko zekin
ezin dela fiatu
ezezagunekin. (bis)

J. Enbeita:
Nahiko harroa zara
begi ta bekoki;
kamioi haundi baten
zabiltza egoki.
Holakoak badute
hamaika aitzaki;
kamioia ta oraindik
lanean ez daki. (bis)

Sorozabal:
Lan egin beharrak badu
hamaika desgrazi,
halare jornal onik
ezin irabazi,
ta besteren kontura
hauek bapo bizi;
kamioia salduta
hortan behar det hasi. (bis)

J. Enbeita:
Hasera baten ona
zen nire asmoa,
baina ez dit eskertzen,
badaukat susmoa.
Burutik ez zaudenez
batere sanoa,
inor gelditzen bazait
berakin banoa. (bis)