Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Aritz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain dela zenbait urte, etxetik aldegindako gaztea zaitugu. Etxera karta bat idatzi duzu, onartzen bazaituzte etxe aurreko zuhaitzean zapi zuri bat jartzeko esanez. Etxe ingurura iritsi zara, baina ez dago zapi zuririk.

Description

Nom de la strophe
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zein dan nere desgrazia
nahi nuke hemen kanta:
inoiz ere ez dut izan
seme onaren planta,
mutil txarra izan bait naiz
buru, bihotz ta hanka;
baina gure ama ere
ez da izan oso santa:
zapi gabe hantxe dago
gure zuhaitz galanta,
lehen ere zerbaitegaitik
alde egin nuan ta. (bis)

Orain nire etorkizuna
ez da izango makala,
betirako galdu baitut
sendiaren itzala,
baina aurrera egin beharko
dut nola edo hala;
begien aurrean daukat
hortxe mundu zabala.
Etxetik bigarren aldiz
bota nauten bezala,
gaurtik beti esango dut
amarik ez dudala. (bis)

Umetan izaten nuen
kristoren inbidia,
bestelakoa izatea
zen nire guraria,
eskolako laguneri
botaz neure begia.
Betirako izkutatu da
nire aurpegi argia,
baina ahaztu egingo dut
daukadan komeria,
neure kontura osatuko
dut neure famelia.
(dut neure familia)