Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manolo Arozena, Andoni Egaña

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Manolo
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Neska eta mutila zaituztegu. Andoni neska; eta Manolo, mutila. Neskak gaur Manolo mutilarekin ligatu duzu, baina oheratzerakoan, bera profesionala dela eta, dirua eskatu dizu.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manolo Arozena, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Bizitzan egina det
hainbat estrapozu.
Mutil bat hurbildu zait
ligatzen jo ta su;
oherako garaian
nahiko enbarazu:
beraz, hortan kobratzen
ohitua zaude zu?
Ni konforme nago ta
zenbar behar dezu? (bis)

M. Arozena:
Gorputza hortarako
ongi dut nik presta,
orain neska bat dator
lehenengoa ez da.
Horren ondoan nago
ni orain errez ta...
-kartera ate zazu,
bihotzeko neska;
bi ordun bost mila da,
ta gehiegi ez da-. (bis)

Egaña:
Tuntun-tuntun hasita
hauxe enreroa;
hau da mutil gaztea!,
hau kaballeroa!
Mila duro nahi ditu,
hau da hau eroa!
Nahiz kartera eduki
bastante beroa,
lehenengo erakutsi
zure jeneroa. (bis)

M. Arozena:
Jeneroen galdezka
xuabe-xuabe;
nobata samarra da
hala ere grabe,
gaur egun gehientsunak
holakok dirade.
Eta zu zeradenez
gaur nere mirabe,
proba ein behar dezu
ta ikusi gabe.
(proba egin behar dezu...)

Egaña:
Ez naiz inola bide
onean abitu,
eskeintza ez zait bate
ona iruditu.
Mutil honek baditu
mila zirrikitu;
baietz titare baten
bestea kabitu,
hortarako nahio det
goseak gelditu. (bis)

M. Arozena:
Neska ataken dator
aldian aldian,
ikutu det ezpainen
baita ere titian,
esperientzik ez du
gaur honek agian...
Pentsatuko'zu gero,
ongi jakitian,
plazer neurria ez dala
ez haundi txikian. (bis)