Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek, ama-semeak zarete. Igor, ama; eta Andoni, semea. Ama, bisitan joan zara semearen etxera eta hau plantxa egiten aurkitu duzu.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Etxera sartu, begiratu ta
hemen nago adi-adi:
nere semea hor eskatzean
ekin ta ekin plantxari.
Parkatu, baina, Andoni maite,
hain triste zaitut nabari...
-Sorgin horrek zer egiten dio
nire seme politari?- (bis)

Egaña:
Zure etxetik urrundu nintzan
igual neronen kaltera.
Plantxa hartuta hementxe nabil;
ama, normala ote da?
Nere andrea juzgatu dezu
sorgin zahar baten antzera;
eskobatu're neuk egiten dut,
kontuak hortik atera! (bis)

I. Elortza:
Nire semea ume garaitik
izan da horren apala,
gero sorgin bat hartu zuen ta
ez zaio pasa makala!
Sekula ez zendun kasurik egin,
nahiz ta esaten nizun hala:
ez zintuela inork zainduko
zure amatxok bezala. (bis)

Egaña:
Mira pittin bat badut barruan,
gustora egon zaitezke;
hala're inoiz ez naiz joango
zure laguntzaren eske.
Plantxatzeakin lotsa naizenik,
amatxo, ez zazu uste;
zure erritak ez entzuteak
merezi baitu hainbeste. (bis)

I. Elortza:
Gaurkoan ere horrela hasi da,
garai haietan antzera;
hemen ez da hain gaizki bizi hau
dioenan arabera.
Seme maite, neuk egingo nuke,
izango banu aukera;
baina pena joan behar dudala
erosketak egitera! (bis)

Egaña:
Astelehenetan izaten degu
labadorarena edo,
asteartetan konpra degula
badakizu honez gero.
Etorri zaite ta nere planak
ondo burutu ezkero,
biak batera sentituko naiz:
ezkondua ta soltero.