Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizero nire lan garratza dut
ahal danik ondoen bete,
nahiz eta sarri kostatzen zaidan
mahaian egotea tente.
Nire tinbrea kontsolagarri
danikan inork ez uste;
baten batzuk naute maite:
ongi esaten didate; (bis)
beste batzuek hor ari dira
beti hasarre jo ta ke:
aste honetan hiru alditan
jada arreglatu naute. (bis)
Nire lana da guztientzako
ernegu ta aldrebesa:
ni naiz goizetan kontzientzia
itxartu dezakeen meza;
baina etsaiak ditut guztiak,
langilea zein apeza.
Inun izan ahal baneza
neronentzako babesa... (bis)
Gizonak duen une onena
izanik bere amesa,
ames hortatik ateratzea
ez da lanbide erreza. (bis)
Baina egitan egina nago
gizonekin asper-asper
eta grebaren bat egitera
ausartu behar naiz laster.
Askorentzako, gutxienean,
ni bainau bere Luzifer;
tiraka bazterrik bazter
kuerda daukat erdi oker. (bis)
Nahiz ta ez didaten meriturikan
neri eman gura ezer,
gure mundua itzarrik dago
iratzargailuei esker. (bis)