Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Igande goiza da. Gauean elurra egin du. Zu, Igor, aita, ohean zaude gozo-gozo. Unai, semeak, hirugarren bisita egin diozu dagoeneko aitari, mendira joan nahi duzula eta.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Elurra beti izan da
zuri ta gozoa,
ta elurretan pasa da
bart gaba osoa.
Goizen kanpokalderantz
nahi nuen pausoa,
baina ohean dago
nere aita zozoa;
ez al duzu beteko
nere kapritxoa? (bis)

I. Elortza:
Igande goiza da ta
gorputz aldi nagiz,
kokoteraino nago
elur eta mendiz;
nere semea, berriz,
ilusio handiz:
pelmada ematera
hirugarren aldiz.
-Utzi pakean eta
ez etorri berriz-. (bis)

U. Iturriaga:
Aita honekin ez dut
nahi hainbat suerte:
eskatu diot baina,
ametsa ezin bete.
"Koartotik joan zaite!"
esan dit fuerte.
-Zure seme txiki hau
baduzu hainbat maite,
aman kamisoia utzi
ta mugitu zaite-. (bis)

I. Elortza:
Nahiz eta joateko
esan diodan nik,
bere kapritxoakin
hemen da oraindik;
nola esplikatu ere
ez dakit jadanik.
Mendirako ez duzu
aitaren beharrik,
ta gogoa baduzu
joan zaite bakarrik. (bis)

U. Iturriaga:
Kuartoan egiten dut,
antza, enbarazu;
hauek egongo ziren
seguru jo ta su,
ta "ospa egin zazu"
-diosta- "mukizu".
Aita, gero ez kejatu
diot orain, aizu,
lehiotik elur bolaik
sartzen bazaizu. (bis)

I. Elortza:
Mendira joan nahi luke
honek hanka trebez.
Beti bitxo samarra
izan dugu berez,
gaur ere hamen dabil
nahikoa aldrebes.
Kanpoan bazabiltza
broma eta barrez,
bolak sartuko dira
baina zu igual ez. (bis)