Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bukatu dira nere diruak
ta itxaropen guztiak;
bukatu dira visa txartelak
ta holako eguzkiak.
Hala ta guztiz zerbait botako
digu orain aitzakiak.
Gauza bakarra erakutsi dit
lan honen esperientziak:
balore denak gainditzen ditu
diruaren garrantziak. (bis)
Haseran nahiko lan izan nuen
lan hortarako ausartzen;
dakizuenez gizaki oro
denetara zaigu ohitzen.
Langabezian gelditu naiz ta
orain hasi naiz pentsatzen,
armak ta gerrak, fusila, guda,
dena bazterrera uzten;
gauza bakarra gogoratzen dut:
soldata nolakoa zen. (bis)
Lan harek pena eman zidanik
ez duzue bada usteko,
baina bakeak neri sortzen dit
behar aina errespeto.
Hala ta guztiz ni garaiz nago
oraindikan aldatzeko;
gauza bakar bat egin behar dut
kontzientzia lasaitzeko:
bakezaleen taldean sartu
lehengoa konpentsatzeko. (bis)