Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Andoni, ogibidez ipuin kontalaria zara. Eguna lanean pasa eta neka-neka egina etxera sartu orduko, Unai, zure seme txikia, hurbildu zaizu ipuina kontatzeko eskatuz.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Ipuinek badute
berezko txinparta,
bat leun-leuna da
bestea enbata.
Egun osoa pasa
det nik zirti-zarta!
Ipuinen kontu hau
ipuina da-ta,
bestentzat soberan dut
ta zuretzat falta. (bis)

Iturriaga
Etxetik joaten zara
goizean goiz laster;
kanpoan badaukazu
ohore ta esker.
Lanean jardunean
horrenbeste bazter!
Etxera heldu eta
zerbait dabil oker;
maite zaituztenentzat
ez al duzu ezer? (bis)

Egaña
Nere seme txikiak
nolako eztena!
Maitatzen dut oholtza
ta maite eszena,
baina pisutsua da
egunan azkena.
Seme, uler ezazu
jota nagoena,
zuretzat muxu bat da
ipuin onena. (bis)

Iturriaga
Kanpoan duzu ospea
eta abentura;
kanpoan letra haundiz
daukazu kultura,
baina etxera heldu
eta momentura,
ipuin txiki bat baino
ez nun entzun gura;
kontaidazu nire aita
zineneko hura. (bis)

Egaña
Semen mihi zorrotzak
kolpetikan danba!
Orain iritsiko da
erantzunan txanda,
bere grazia ezin
inola jasan-da;
aitan ipuinana
polita izan da,
grazi gehiago dauka
amatxok esanda. (bis)

Iturriaga
Aita bat banuen nik
beste danen gisan,
orain duda bat daukat:
izan ala ez izan;
bere semea ere
ezin badu jasan,
nere ipuina hau zan
ta hala ez bazan
argitaratu bedi
ETBko plazan! (bis)