Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Jexux Mari Irazu Muñoa

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-11-30 Beasain Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Oihane
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Oihane, hirurogei urteko emakumea zara; Irazu hogei urteko mutil gaztea. Irazuk bere maitasuna agertu dizu, baina zuk badituzu zeure zalantzak.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O.Enbeita
Hirurogei ta hogei
gogoz zara sartu,
diferentzia ezin da
hain errez kontatu;
nahiz ta maite nauzula
didazun kantatu,
nik zer egin behar dut,
ezin dut asmatu,
muxu bat emon edo
txupete bat hartu? (bis)

Irazu
Oraindik baiezkoak
badu esperantza,
biok egingo degu
maitasunan dantza.
Aurpegian al daukat
txupetean antza?
Bildu beharko degu
elkarrenganantza
zu zera nere larrox,
ni zure arantza. (bis)

O.Enbeita
Nahiz ta bete nahi dudan
muxuka kupela,
aspaldi joan zitzaidan
hortako batela;
urteak karga dute
normal den bezela,
ez al duzu uste nahiko
aldrebes gaudela?
Arantza zorrotzegi,
lorea zimela. (bis)

Irazu
Orain berriro keja
daukazu ostera;
biharamuna zera,
ni berriz bezpera.
Halare joan behar
zu ta ni batera;
nahiz ta aurkitzen zeran
ximeldu antzera,
nere ihintzarekin
berpiztuko zera. (bis)

O.Enbeita
Hilda ere ez nago
ta ez berpiztu, aizu,
baina oso zaharra naiz
ta ondo dakizu.
Nahiz ta ligatzen zauden
gazte eta maixu
zeure edadekoak
bilatu itzazu,
morboa baino ez da
ta ahaztuko nauzu. (bis)

Irazu
Nere itxaropenik
ez ezazu urka,
nere buruarekin
bestela muturka.
Ondo ikusten zaitut
nerekin muxuka;
garbi aitortu dezu
morboa badauka,
bi belaunaldi gera
eta ezin uka. (bis)