Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Artza, Joseba
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Oso ohitura desberdinak dituzten bi txofer zarete. Zuk, Joseba, auto-stopeko jendea hartu egiten duzu; Aitorrek, ostera, ez du inor hartzen.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Artza
Bi txofer gara, gure artean
desberdintasun itzela;
nire iritziz zure aukera
egiz ere da txepela.
Autoestopistak hartzen ditut nik
beste zenbaitek bezela,
eta horrela pentsa dezaket
pertsona hobea naizela. (bis)

Mendiluze
Errepidea betea dago
arrisku latz eta kaltez,
ta horregatik ez naiz ariko
ni kotxea jendez betez.
Ona zerala erakutsi nahi
ta zabiltza borondatez,
ni lagunekin gutxi fio naiz,
ezezagunekin batez. (bis)

Artza
Ezezagunak etsai bezala
zergatik hartu mutiko?
Erabaki bat hartu zenuen,
behin hartu eta betiko.
"Zu konbentzitzen alferrik nabil"
hori diot nerekiko,
borondaterik ez duen bati
eskatzen ez naiz hasiko. (bis)

Mendiluze
Eta hasiko bazina ere
alferrik litzake kasik,
neure aldetik eskatu ezean
gelditu nintekepozik;
baina nik ez det inor juzgatzen
aukera bat eman ezik,
nik ez det esan txarrak direnik
izan daitezkeela baizik. (bis)

Artza
Ta onak ere izan daitezke,
gainera modu berean;
egia esan prejuizioak
daude zure barrenean.
Gerora ere segiko dugu
bakoitzak bere bidean,
zoriontsuak izan gaitezen
zu zeurean, ni neurean. (bis)

Mendiluze
Ni kontu eske ez naiz hasiko
beste inorren etxera,
horrexegatik segi zazu zuk
orain arteko antzera.
Nik lehen ez nuen inor hartzen ta
ez det hartuko atzera;
Ondarrun topo egingo degu
iristen baldin bazera. (bis)