Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Andoni Otamendi
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Andoni Otamendi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
An.Otamendi
Orain artean nik juezengan
ez det askorik sinetsi
eta suertez aukeratxo bat
une hontan erdietsi.
Beraz joango naiz ta nere ahotsa
bertan nahi det erakutsi;
herriak dion ahotsa ezin da
orain isilpean utzi. (bis)
Gorostidi
Delituren bat egin duenak
beharko du zenbait zigor,
baino beste bat epaitutzea
guztientzako da gogor,
ta zinpekoen lege honekin
inola ere bat ez nator,
bere antzeko bat epaitutzeko
gizakia ez baita nor. (bis)
An.Otamendi
Epaiketarik ez balego're
gizartea nahiko larri.
Benga Bixente, aukera on bat
gaur ez al digute jarri?
Nere iritzia epaiketetan
nahi nuke behintzat ekarri,
zuk'e badezu zer esana ta
zerorri ere etorri. (bis)
Gorostidi
Arazo asko izaten dira
pertsona denen bizitzan
eta ez nuke nik inorentzat
epaile lanean izan.
Epaiketena jarria dago
gizartean tranpa gisan,
delitu gehien egiten dunak
eskuak garbi izan ditzan. (bis)
An. Otamendi
Motibo batzuk badauzkazu zuk
orain pentsatzen jartzeko
ta juezena gaizki dagola,
horretaz zu ohartzeko.
Auzitegia ikusten dezu
zuk nahiko esku beltzeko,
aukera dezu delitu gehien
duna kartzelan sartzeko. (bis)
Gorostidi
Pekataria zigortzeko nahiz
jarri zuk borondatea,
ez da errexa errudun zein den
bat-batean esatea,
ta ez pentsatu nik onartzerik
ai, epaikide maitea;
inor epaitu baino nahio det
neu kartzelara joatea. (bis)