Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U.Agirre
Nere senarrak badu
hainbeste bertute,
hara zer egin didan
fiatzean truke!
Hola etorriko zanik
gaur ez nuan uste,
Tolosa alde hortan
zer egin dizute? (bis)
I.Elortza
Tolosaldea ez zegon
gaur jenderik barik,
hiru-lau trago ere
hartu dut azkenik;
mozkortu egin naiz eta
ondo ez naiz oraindik,
baina galdetu zazu
zer egin dudan nik. (bis)
U.Agirre
Galtzak ta alkandorak
zeharo zikinak,
zure ibilerak ditut
lehenago jakinak;
bastoia ere ahaztuta
bere ahaleginak,
gauez ahazten zaizkio
herrenak ta minak! (bis)
I.Elortza
Amonak dioena
ez ote dugu lar?
Nahikoa min badauzkat
gerrietan zehar.
Gauero ezin dugu
bada, egin negar,
behin etorri pozik ta
hauek entzun behar! (bis)
U.Agirre
Berak esan duenak
badu garrantzia,
batzutan izaten du
kristoren trantzia.
Ez da harritzekoa
nik dudan letxia,
bihar ni irtengo naiz
zuk zaindu etxia. (bis)
I.Elortza
Gauzarik errezena
dugu esatea,
baina ondorengoa
hola izatea.
Leku peligrosoa
Tolosa partea,
ez al dugu onena
batera joatea? (bis)
U.Agirre
Mozkorra izaten da
zahartzaroan kalte,
horrelakoak hobe
nigandik aparte.
Alkohol kirats horrekin
nik ez zaitut maite,
galtzak erantzi eta
sofara joan zaite! (bis)
I.Elortza
Esaten duenakin
nola egin kasu?
Alkoholaren usainak
antza enbarazu.
Bihar nire ondoan
etor zaitez aizu,
probatzen duzunean
gustatuko zaizu. (bis)