Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Jon, aita, gogor hartu duzu gaur Mikel semea; zure haserrealdiaren ondoren, semeak pasiloan pintada haundi bat egin du protesta gisa.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia
Ez ote zaigu inporta
heziketaren porrota?
Gure etxean gertatzen dira
hainbat gauza mota.
Semea dator mokoka,
ez natzaio joango joka,
berak bakarrik asmatu baitu
pasilo-borroka. (bis)

Mendizabal
Hitz gogor asko esana,
errita frango emana;
espraiarekin margotua det
pasilua dana.
Orain dator zuregana,
bikoitza izango den zama:
hasarreak dun nekea eta
garbitzeko lana. (bis)

Maia
Ezin dut ezer kritika
ta badut nere logika,
aita-semeek izaten dute
mila ika-mika!
Baina pentsatzen jarrita,
hemen nahi dut aldarrika:
adierazpen askatasuna
etxetik hasita! (bis)

Mendizabal
Zu zaude malaletxean,
ta nik mina bihotzean;
edozertara ausartzen gera
hola berotzean.
Ez naiz gelditu atzean,
beldurtiaren antzean,
kalean degun estrategia
ona da etxean. (bis)

Maia
Ez da diskurtso herrena!
Badaukazu ahalmena.
Nere semea txikia baina
ekintzaz zuzena.
Ematen diot baimena,
egiteko nahi duena,
aita polizi izango balitz
ezingo lukeena. (bis)

Mendizabal
Hola naiz ahalegindua,
lehenago zeunden mindua,
baina pixka bat baretu zaigu
giro sumindua;
buka zaizu agindua,
ta ni nago hurbildua;
bion artean garbi dezagun
biok zikindua. (bis)