Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain jakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela.

Description

Air
Nere gorputza dardarka daukat
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dirurik ez dut patrikan sobran,
aitortu nahi dut aurrena;
hankagorritan maiz ibili naiz
kale gorritan barrena,
ta Expo nuen nere ustetan
lapurretako eszena,
bertan kartera lapurtzen nuen
batena eta bestena;
nik atzaparra kakoa baitut
ta begirada eztena.
Nik egin dedan hobena,
barkagarria da dena;
batzuk ederki asmatu dute
lapurretako sistema,
ta nik zailena hautatu nuen,
horrek ematen dit pena.

Zurikerian hitz egitea
ez dudanez asko maite,
jende xeheak nere joera
ulertzen du baldinbaite!
Ahal nuen eran karterak hustu
eta poltsikoak bete,
berri gorria daukan batentzat
pekatu haundia ote?
Lapurretan'e batzuk iaioak
ta beste batzuek torpe.
Sufritu dut hainbat kalte,
zoritxarrik ez dut bate,
hoita hamabost milioiko horiek
poderetik ez aparte,
eta ni berriz harrapatzean
kartzelan sartuko naute.

Zenbaitentzako lapurreta da
halako disparatea!
Neretzat berriz bizi-iturri
lapurreta egitea.
Ni lapurra naiz baina halare
oso lapur arlotea,
gehienez ere hustutzen ditut
patrika ta eskotea;
besteren batzuk oso goitikan
daukate borondatea.
Zabaldu dute atea,
mesede edo kaltea,
politikoek eukiko dute
patrika bete-betea,
erabaki dut Expo utzi ta
Guggenheima joatea.