Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Misiolaria zara. Zeure urterik ederrenak eman dituzu behartsuen alde lan eginez. Orain zeure herrian zaude eta hemengo bizimoduari buruzko kexak besterik ez dituzu entzuten.

Description

Air
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin bueltatzeko atera nintzen,
luzatu egin zen biajea;
orain herrira bueltatu eta
nago esperantza gabea,
nere ustetan izan nintzena
misiolari trebea.
Baina hau zer da ordea?
Ontasuna da gordea. (bis)
Baina nik nola kritikatuko
dut bada hemengo jendea,
elizak ere ahaztu baditu
oinarriak ta fedea? (bis)

Misiolari gisa kristautzen
bete nuen nik papela;
ezagutu dut garai beroa,
ezagutu dut ospela,
eta herrira bueltan nentorren
heroia banintz bezela.
Eta ikusi dut horrela,
gauzak aldatu direla. (bis)
Konturatu naiz neure herrira
bertara iritsi ta bela,
mundu honetan bere barruan
mundu txikiak daudela. (bis)

Nik uste nuen beste modutan
joango zala geroa,
baina ikusten da txarrera aldatu
dala hemengo jeneroa;
nahiz beste erara nuen barruan
herriaren esperoa.
Hango jendean beroa
ta hemengo jende eroa! (bis)
Nererik ez dut ezer aurkitzen
eta hemendik banoa,
neure herrian sentitzen bainaiz
inun baino arrotzagoa. (bis)