Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Gurrutxaga, Iñaki
Lekue, Etxahun
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ama alabak zarete. Etxahun alaba eta Iñaki ama. Denboraldi luzea darama Iñaki amak estetika operazioa egin nahi duela esanez. Gaur, Etxahun alabak, ispilu aurrean aurkitu duzu bere buruari begira.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Etxahun Lekue

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue:
Ispiluaren aurrera
ene zenbat txango
nik ez dizut esango
dagoenik ondo
kontsejurik be ez dizut
amatxo emango
baina pentsa ezazu
mesedez lehenengo
sekula ez zarela
nire ahizpa izango. (bis)

I. Gurrutxaga:
Ez dut ahizpa izan nahi
ez dut hau jomuga
beste norantza baten
doakit ardura;
oroitzen nola ekarri
zintugun mundura
dena zen zoriona
ta bizi freskura
berriz izan nahi nuke
ama eder hura. (bis)

E. Lekue:
Bai aspaldiko hura
ama polita zen
baina nik gutxiago
ez zaitut maitatzen.
Burua galtzera be
ez dakit zoazen
lifting-a egin eta
silikona sartzen
zeure burua baino
ez duzu engainatzen. (bis)

I. Gurrutxaga:
Laguntza eskatu nion
ta badakit zeini;
zentro hortan bizitza
didate eskeini
hau ez da kapritxoa
bihurtu zen premi.
Ni gazte sentitzen naiz
ta hala komeni
ta denborak zergatik
engainatzen nau ni. (bis)

E. Lekue:
Hamabost urte dauzkat
hori da naizena
aspaldi hartu nuen
zure abizena
beti nire alboan
egoten zinena
triste nagoenean
alboratzen dena
horren beharra dut nik
ez panpin batena. (bis)

I. Gurrutxaga:
Zure hitzekin dauzkat
bi begiak urtsu
ia dirade hondo
iluneko putzu;
nere hau beharra da
eta ez da luxu
baina gauero ematen
badidazu muxu
zerorrek ere asko
gaztetuko nauzu. (bis)