Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen lagun min batek urteak daramatza erabat ezinduta eta hiltzen laguntzeko eskatu dizue. Zu Miren ez zaude prest laguntzeko; Jon ostera bai.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jon Martin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Gure lagunak dauka
egoera krudela
bere hilobia da
bere ohe umela
ta orain egin digu
eskaera itzela
baina nik sinisten dut
kristauek bezela:
heriotza bakarrik
etorri ohi dela.

J. Martin:
Berak eskatu zigun
modu xuxenean
lagunduko genion
itxaropenean.
Kristautasunan duda
duzu barrenean
ez hiltzea hiltzea
dugu azkenean
bizitza heriotza
bihurtzen denean.

M. Artetxe:
Bai orain bizitza da
bere gurutzea
nahiz sendatuko zela
zen gure ustea.
Nahiz alferrik den orain
Jainkoa gurtzea
ezinezko zait neri
bera agurtzea
bere arnasa azken
arnas bihurtzea.

J. Martin:
Ez zazula gaur sortu
hainbat polemika
lagunak hau eskatu
dula ikusita;
nahi duzunean egin
zaiozu bisita
hilda egongo baita
laguna apika
lehen bezela baina
begiak itxita. (bis)

M. Artetxe:
Begiak itxita ez
bertan akatua
deus ere ez delarik
bere pekatua.
Nahiz ez den ez zuk ta ez nik
inork hautatua
har dezagun halaxe
beraren patua
erruki dedin Jainko
madarikatua!

J. Martin:
Gaurkoa izango da
ekintza sanoa
kostata baina lortu
dut zianuroa.
Zuk ez duzula hau nahi
badaukat susmoa
eduki zazu alde
egiteko asmoa
ni bere desioa
betetzera noa.