Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-11-26 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jexux Mari, prostituta zara. Goizean lana bukatuta autobusa hartu duzu eta han ikusi duzu Amaia, zure lankide ohia, bere ume txikiarekin.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Begira zein eder ba
lorea dirudi
halakorikan inoiz
ezin heldu guri
ni nabil plazerra eska
ta tristura ixuri
zulo beltzean nago
aurpegia zuri
atera zinalako
zorionak zuri.

A. Agirre:
Nahiz ta oraindik urrun
duzun irriparra
zure zoriona det
eskertu beharra
oraindik hor darraizu
hau da zoritxarra!
Hara nere ttikia
parrez ttirri-ttarra
lan harek eman zidan
opari bakarra.

J.M. Irazu:
Ni ia lur jota ta
zu alai ta baikor
lanetikan etxera
goizero pentsakor
ateratzeko gauza
behar zunik inor!
Lanaren fruituakin
pozikan zaude hor
ta igual bere aita
neregana dator.

A. Agirre:
Haiek konturatzeko
ez ote dira gai?
Lehen etsai nituen
ta gaur ere etsai
lan hortan jarraitzeko
horrenbeste dohai
baina nere aholkua
arren entzun lasai
uzteko ez zaitez egon
holako baten zai.

J.M. Irazu:
Kontsejua entzunda
neri irriparra
uzteko barrutikan
datorkit indarra
umea baino lehen
helburu bakarra
bestela izango da
nahiko zoritxarra
zapaldu ninduenai
muxu eman beharra.

A. Agirre:
Hala ez badezu nahi
ez zazu jarraitu
lehengo lan zikin harek
urkatuko gaitu!
Arren lagun maitea
ez zaitez gogaitu
ta nazkatu ezkero
zatoz ta alaitu
haurran irriparreak
goxatuko zaitu.